AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako biztanleak eta hauen parte hartzea ikaskuntza ez formaleko jardueretan

2012.02.15

Gipuzkoako biztanleria helduaren %32a ikaskuntza ez formaleko jardueretan parte hartzen du, hau da, hezkuntza-sistema arautuan edo hezkuntza formalaren alorrean titulu edo ziurtagiri ofizial bat lortzera bideratuta ez dauden jarduerak.

Honako hauek dira Gipuzkoako biztanleriaren eta hauen ikaskuntza ez formaleko parte hartzearen inguruko datu nabarmenenak:

- Ikaskuntza ez formaleko jardueretan gizonezkoen eta emakumezkoen parte hartzea antzekoa da: %32a eta %31a, hurrenez hurren.

- Pertsonen adina faktore erabakigarria da ikaskuntzan parte hartzeko orduan. Horrela, 25 eta 34 urte arteko pertsonen ia erdiak (%44a) parte hartzen du ikaskuntza ez formaleko jardueretan. Parte hartze tasa hau nabarmenki gutxitzen da adinarekin: 35 eta 44 urte arteko pertsonen %38a, 45 eta 64 urte artekoen % 28a eta 65 eta 75 urte arteko pertsonen %13a.

- Pertsonen ikasketa mailari dagokionez, ikasketa maila altuenak dituzten pertsonak parte hartze tasa altuenak dituzte: goi mailako ikasketak dituzte pertsonen %50a baino gehiagok ikaskuntza ez formaleko jardueretan parte hartu du, datu hau %16a arte gutxitzen da lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.

Dokumentu hau, ikerketa honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailak Gipuzkoako biztanleria helduaren bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren inguruan ad-hoc egindako inkestaren emaitzak azaltzen ditu.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus