AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzari buruzko legea aurkeztu da

2012.02.02

Eusko Jaurlaritzak Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzari buruzko lege berria aurkeztu du. Proposamenak bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sistema eraginkor bat sustatu eta arautzen du, euskal biztanleen eskubide bat bezala marraztuz.

Era berean, legeak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan oinarritzen den Hezkuntza Profesionaleko sistema bateratzailea sortzen du, eta euskal biztanleen bizitza profesionalean zehar kualifikazio eta rekualifikazio beharrak erantzuteko gai da.

Halaber, bizitza osoan zeharreko orientazio sistema bat sustatzen du, gai honen inguruan konpetentziak dituzten erakunde desberdinak garatutako orientazio jarduerak bateratuz. Eta erakunde hauek enplegu eta gizarteratze politiketan duten papera indartuz.

Azkenik, Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioa osatzen duten erakunde desberdinen elkarlana sustatzen du, eta baita ere erakunde hauek esparru honetan diharduten bestelako agenteekin duten elkarlana ere.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus