AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Kualifikazio Markoak Europan

2012.01.31

Estatu mailako kualifikazio markoak (EKM) kualifikazio maila eta mota guztiak hartzen dituzte kontutan eta ikaskuntza emaitzetan oinarritzen dira. Teorian, emaitza hauek ziurtagiri edo diploma baten jabeak dakiena, ulertzen duena edo egiteko gai dena zehazten dute.

Era berean, Europako kualifikazio markoarekin (EKM) duen loturaren bidez, pertsonak eta enpresak herrialde bertan edo atzerrian lortutako ziurtagiri eta diplomen mailak konparatzea ahalbidetzen du.

Ardura nagusietako bat da markoen gaur egungo sustapena oso informazio gutxirekin egiten dela eta ez dela herrialdeko baldintza eta beharretara behar bezala moldatzen. Hala ere, Nazio mailako Kualifikazio Markoen diseinuak ardura honi erantzuna ematen diola dirudi. Nahiz eta konparaketa eta elkarrizketa ahalbidetzen duten oinarriak partekatzen diren, herrialdeek marko bakoitzaren elementuak bereizgarriak dituzte.

EKM bat ezartzeko orduan zenbait gauza hartu behar dira kontutan:

- EKM-ak ikaskuntza mota desberdinak onartzeko behar bezain malguak izan behar dira.

- Aldaketa sustatu baino gehiago, EKM-ak alda-ketarako erreminta bezala erabili daitezke; beste politika eta erakundeen beharretara gerturatzea beharrezkoa da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus