AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako biztanleak eta hauen parte hartzea ikaskuntza formaleko jardueretan

2012.01.30

Gipuzkoako25 eta 74 urte arteko biztanleriaren %8a ikaskuntza formaleko jardueretan parte hartzen du, hau da, lortutako gaitasunak bermatzen dituen titulu bat lortzera zuzendutako jardueretan.

Honako hauek dira Gipuzkoako biztanleriaren eta hauen ikaskuntza formaleko parte hartzearen inguruko datu nabarmenenak:

- Gizonezkoak emakumezkoak baino gehiagotan hartzen dute parte: %9a eta %8a, hurrenez hurren.

- Adin segmentuen arabera, 25 eta 34 urte arteko bost pertsonetatik ia batek parte hartzen du ikaskuntza formaleko jardueretan (%19). Parte hartze tasa hau nabarmenki gutxitzen da adinarekin: 35 eta 64 urte arteko pertsonen %6a; eta 65 eta 75 urte arteko pertsonen ia %2a.

- Pertsonen ikasketa maila faktore erabakigarria da parte hartzeko orduan: goi mailako ikasketak dituzte pertsonen %14 ikaskuntza formaleko jardueretan parte hartu du, datu hau %2an kokatzen da lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.

Dokumentu honek, ikerketa honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailak Gipuzkoako biztanleria helduaren bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren inguruan ad-hoc egindako inkestaren emaitzak azaltzen ditu.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus