AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako biztanleak eta etengabeko ikaskuntza

2012.01.23

Dokumentu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailak egindako inkestaren emaitzak azaltzen ditu.

Gipuzkoako biztanleria eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruz egindako inkestaren emaitza nagusiak ondorengo hauek dira:

- 25 eta 74 urte arteko Gipuzkoako biztanleen %36a ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte.

- Biztanleen %8ak ikaskuntza formaleko jarduerak egiten ditu eta %31ak ikaskuntza ez formaleko jarduerak.

- Pertsona gazteenak dira gehien ikasten dutenak: 25 eta 34 urte arteko pertsonen %55ak eta 35 eta 44 urte artekoen %40ak ikaskuntzako jardueretako batean hartu du parte.

- Pertsonek lortutako prestakuntza mailarekin, ikaskuntza-jardueretako parte-hartzea nabarmenki gora doa.

- Ikaskuntzako jardueretan pertsonen etengabeko parte hartzeari dagokionez, Gipuzkoako biztanleen %17ak azken lau asteetan ikaskuntzako jardueraren bat egin du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus