AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lana eta norberaren bizitza uztartzea: Lanpostuaren egokitzapena prestakuntzara

2011.12.01

Eustat-ek gaur argitaratu ditu Lana, Familia eta Norberaren Bizitza Uztartzeari buruzko inkestaren lehen edizioaren emaitzak, 2010. urteari dagozkionak.

Bertan, Gipuzkoako biztanleria landunaren lanpostuaren eta bere prestakuntzaren arteko egokitzapen mailari buruzko datuak eskaintzen dira, eta ondorengo datuak nabarmendu daitezke:

- Gipuzkoako biztanleria landunaren %78ak bere lanpostua eta prestakuntzaren arteko egokitzapen maila egokia dela uste du. Hala ere, %16aren ustez bere lanpostua bere prestakuntza mailaren azpitik kokatzen da.

- Biztanleria landunaren %45ak jaso duen prestakuntza maila bere lanposturako oso erabilgarria dela pentsatzen du.

- Bestalde, biztanleria landunaren %28a enpresak eskainitako prestakuntza jardueretan parte hartu du 2010. urtean zehar. Hauek, 7 puntuko nota eman diote, hamarreko eskala batean, enpresak eskainitako prestakuntzari.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus