AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Erasmus for All (Europako Batzordea)

2011.12.01

Europako Batzordeak pasa den azaroaren 23an proposatu zuen Europar Batasuneko Hezkuntza, Prestakuntza eta Gazteriaren programa berria. Zazpi urteko iraupena izango duen programak 19.000 milioi eurotako aurrekontua dauka eta 2014. urtean jarriko da martxan.

Batzordeak egin duen Erasmus Guztiontzat Programaren proposamenak posible egingo du goi mailako ikasleak, lanbide heziketako ikasleak, gazteen irakasle, formatzaile eta monitoreak, enpresetan praktikak egin nahi dituzten ikasleak, masterreko ikasleak, ikasle-trukeko gazteak, hezkuntza erakundeak eta enpresak…atzerriko herrialde batean ikasketak egiteko bekak eta bestelako laguntzak jasotzea.

Europako Batzordeko programak gaur egungo aurrekontuarekin alderatuz %70eko hazkundea proposatzen du datorren zazpi urteetarako. Honek posible egingo luke programa berrira 19.000 milioi euro zuzentzea 2014-2020 urteetarako.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus