AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

GEM - Global Entrepreneurship Monitor Euskadi 2010

2011.09.27

Global Entrepreneurship Monitor - GEM CAPV urtekariaren zazpigarren edizioa. Txostenean 2010. urtean zehar Euskadin garatu den jarduera ekintzailea aztertzen da eta beste herrialde eta eskualdeekin konparatzen da.

Ikerketan argitaratutako emaitzek egiaztatzen dute, nahiz eta gutxiago nabarmentzen den, 2009. urtetik Euskadin sumatzen ari den jarduera ekintzailearen beherakada garrantzitsua. Zehazki, TEAk, enpresen sorreraren adierazleak, %2,5ean kokatzen da, aurreko urtekoa baino zertxobait baxuagoa (%2,8), baina 2008an lortutakotik nahiko urruti (%6,9).

Bestalde, Euskadiko pertsona ekintzailearen profila aurreko urteetan ikusitakoaren oso antzekoa mantentzen da. Ekintzaile gehienak gizonezkoak dira, 35 eta 45 urte artekoak, heziketa maila handikoak eta beren enpresa sortzeko arrazoi nagusia lanean independentzia handiagoa eskuratzea izan dela diote. Aukera bat identifikatzea da ekiteko arrazoi nagusia orain ere, nahiz eta gero eta handiagoa den beharrarengatik beren negozioa abian jartzea erabakitzen duten ekintzaileen proportzioa.



PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus