AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

2011-2012 eskola ikasturtearen hasiera. Gipuzkoako aurre-matrikulen datuak

2011.09.06

Pasa den irailaren 2an 2011-2012 eskola ikasturte berriari hasiera eman zitzaion. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Euskadiko ikastetxeetako aurrematrikulen datuak ezagutzera eman ditu.

Gipuzkoari dagokionez, datu nabarmenenak ondorengo hauek dira:

- Ikasturte berria 119.872 ikasleen matrikulekin hasi da, %2,7ko hazkundea suposatu duena aurreko urtearekin alderatuz.
- 3 urte baino gehiagoko ikasleen %51a sare publikoko ikastetxeetan matrikulatu da.
- Guztira, 81.108 ikasle euskaraz egingo dituzte euren ikasketak (D modeloa), hau da, Lurraldeko 3 urte baino gehiago ikasleen %75a.

Datu hauetaz gain, txostenean Euskadiko bitarteko irakasleen plazen inguruko informazioa, 2011ko EPEko emaitzen ingurukoa eta Eskola 2.0 programaren gaur egungo betetze eta hedatze mailari buruzko datuak ere azaltzen dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus