AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europako Batzordea: Etengabeko Ikaskuntzaren Programako Bitarteko Ebaluaketa

2011.09.05

Europako Batzordeak Etengabeko Ikaskuntzaren Programako (PAP) Bitarteko Ebaluaketa argitaratu du. Txostena prestatzeko parte hartu duten 31 herrialdeetako estatu mailako ondorioak eta Batzordeak jaso duen bestelako informazioa hartu da kontutan.

Erasmus, Comenios, Leonardo da Vinci, Grundtvig, Jean Monnet, eTwinning edo zeharkako programa, PAP-aren barruan aurkitzen dira, Europako etengabeko ikaskuntzako katalizatzaile bezala jokatzen duena.

Txostenaren arabera, lehenengo hiru urteetan zehar, PAP-ak ia 3.000 milioi eurorekin finantzatu ditu parte hartzen duten herrialdeen hezkuntza sistemen modernizazioa sustatzera zuzendutako hezkuntza eta prestakuntza jarduerak. Halaber, 720.000 ikasle baino gehiago eta ia 180.000 irakaslea eta bestelako pertsona parte hartu duten prestakuntzako 900.000 mugikortasun aldi egitea ahalbidetu du. Europako 50.000 erakunde baino gehiagok programaren barruan antolatu diren jarduera desberdinetan hartu dute parte.

Halaber, PAP-ak bere aldetik eta Batzordeak bestetik egindako ebaluaketen aholku eta ondorioak azaltzen dira. Hauen arabera, EBn mailan hitzartutako oinarrizko hezkuntza eta prestakuntza helburuak lortzeko, eta ondorioz, Batasuneko helburu estrategiakoak lortzeko, programaren egokitasuna ukaezina da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus