AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europako Batzordearen Liburu Berdea prestakuntza profesionalen inguruan

2011.07.29

EBko herritarrek kontsumitzaileei eta enpresei eskaintzen dizkieten zerbitzuen aukera zabalak garrantzi handia du ekonomia mailan.

Kide den beste estatu batean lortutako prestakuntzak onartzea, beraz, merkatu bakarrerako oinarrizko elementu bihurtu da. Gainera, mugigarritasun profesionala Europako lehiakortasunerako funtsezko elementua da.

Mugigarritasun handiagoak prestakuntza handiko lanpostuak estaltzeko erronkari ere erantzuna emango lioke biztanleria aktiboa gutxitzen den neurrian. Gabezia hori, neurri batean, prestakuntza EBtik kanpo jaso duten profesionalekin ordezka daiteke. Gaur egun, ordea, prestakuntzak onartzeko arazo larriak izan ohi dituzte. Horrekin lotuta, bereziki kezkagarria da osasun arloko profesionalekin lotuta aurrez ikusi duten eskasia (milioi bat lagun ingurukoa izango dela uste dute).

Liburu Berdeak merkatu bakarrean mugigarritasuna errazteko ideia berriak aurkeztu ditu; Europako txartel profesionala, esate baterako. Horrez gain, lortutako emaitzak abiapuntutzat hartuta, aurrera nola egin aztertzen du eta onarpen automatikoa modernizatzeko aukera ugari finkatzen du.

Liburu Berdeak 24 galdera mahaigaineratu ditu eta, horiekin lotuta, Batzordeak interesdun guztiak gonbidatu nahi ditu beren ekarpenak aurkeztera 2011ko irailaren 20ra arte. Horretarako lehenetsitako bidea posta elektronikoa da, eta hauxe helbidea: MARKT-PQ-EVALUATION@ec.europa.eu

Esleitutako etiketak:


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus