AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutako gaitasun sozioemozionalen ikaskuntzari buruzko ikastaroetan izena emateko epea ireki da

2011.07.08

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak datorren iraila eta abendua artean ospatuko diren eta Gipuzkoako ikastetxeei zuzenduta dauden gaitasun sozioemozionalen ikaskuntzari buruzko ikastaroetan izena emateko epea ireki du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua 2004. urteaz geroztik sustatzen du “Gipuzkoa ikaskuntza emozionala eta soziala” ekimena hezkuntza- arloan Gipuzkoa emozionalki adimentsu bilakatzeko sustapenean eta adin goiztiarrenetan gaitasun sozioemozionalak lantzeko ahaleginetan.

Ekimen honen baitan, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak hezkuntza-arloan irakasleek gaitasun sozioemozionalak eskuratzeko eta ikasgelara eramateko sortu den ikaskuntza ibilbidea eskaini die Gipuzkoako ikastetxeei.

2011ko iraila eta abendua artean ospatuko diren ikastaro hauek 20 orduko iraupena izango dute –bost asteetan zehar luzatuko dira- eta parte hartzaileek hezkuntza esparruan gaitasun sozioemozionalen ikaskuntzari buruzko aspektu desberdinak ezagutu ahal izango dute.

Parte hartu nahi duten ikastetxeek Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren ikasekin programaren bidez izena eman dezakete edo informazio gehiago eskuratu dezakete 943 376532 telefono zenbakira deituta.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus