AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

FACE 2011ko Urteko Biltzarra: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eta eskualdeko garapena

2011.06.03

Glasgow-ko Unibertsitateak eta FACE-k (Forum for Access and Continuing Education), goi mailako hezkuntzak eskualdeko garapenean duen eraginari, prestakuntza esparruen papera eta aldez aurretik egindako ikaskuntzaren onarpen ofizialari buruzko biltzarra ospatuko dute datorren ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean.

Biltzarra parte hartzera gonbidatzen du ponentzia eta mahai inguruetan. Bi kasuetan, parte hartzea ikerketan, praktikan edo bietan oinarrituta egon behako da. Ikerketako lan egokia aurkeztu behar da eta argitaratzeko egokiak izan behar dira. Antolatuko den mahai inguruetako batek, unibertsitateak/eskualdeak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan duen konpromisoa aztertuko du.

FACEren zeregin garrantzitsu bat da bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan informazio eta praktiken elkartrukea eta hedatzea erraztea. Kolaboratzaile eta profesionalen arteko elkartrukea eta berrikuntza sustatzean, FACEren helburua da bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako giza-inklusioa bultzatzea eta sustatzea, parte hartzea sustatuz eta baztertzea alde batera utziz.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus