AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europan hezkuntzarako eta prestakuntzarako helburuen bilakaera txostenaren edizio berria. Adierazleak eta benchmarking-a 2010-2011 (Europako Batzordea)

2011.05.30

2001ean Hezkuntzako Ministroen Kontseiluko akordio batekin bat etorriz hasitako urteko txostenaren zazpigarren edizioa, eta hezkuntzarekin eta 2010ean Europar Batasunean prestakuntzarekin zerikusia duten alorretan egindako aurrerapenak aztertzen ditu.

Helduek bizitza osoko ikaskuntzan duten parte-hartzea

2009ko emaitzek adierazten dute 25 eta 64 urte arteko biztanleriaren % 9,3k hezkuntza- eta prestakuntza-jardueretan parte hartu duela azken lau asteetan. Datu hori 2010erako ezarritako helburutik (% 12,5) eta 2020rako ezarritakotik (% 15) urrun dago. 2008an, zortzi Estatu Kidek soilik gainditu dute 2010erako ezarritako helburua eta 5ek soilik 2020rako ezarritako helburua.

Era berean, Estatu Kideen artean alde handiak daude hezkuntza- eta prestakuntza-jardueren parte-hartzean: herrialde nordikoak eta Erresuma Batua, parte-hartze tasa handienak dituzten eskualdeak, % 20 eta % 30 arteko tasak lortzera iritsi dira. Herbehereek, Esloveniak, Austriak, Luxenburgok, Espainiak eta Estoniak % 10 eta % 20 arteko parte-hartze tasak dituzte. Azkenik, Bulgaria, Grezia, Errumania, Kroazia eta Turkia herrialdeak dira parte-hartze tasa baxuenak dituztenak.

Adin-talde desberdinei dagokienez, 50 eta 64 urte arteko biztanleriak ikaskuntza-jardueretan parte hartzeko duen joera biztanleria gazteenaren artean baino nabarmen baxuagoa da. Danimarka, Finlandia, Erresuma Batua eta Herbehereak dira, Islandia eta Norvegiarekin batera, biztanleria helduak ikaskuntza-jardueretan parte hartzeko tasa handienak erregistratzen dituzten herrialdeak, eta era berean, herrialde horiek dira adin-talde horretan parte-hartze tasa handiena lortzen dituztenak ere.

Ildo horretatik, helduek ikaskuntza-jardueretan parte hartzeak antzeko eredua du herrialde nordikoetan; hain zuzen ere, tasarik altuenak dituzte (% 40 baino gehiago) eta Europako ekialdeko eta hegoaldeko herrialdeek tasarik baxuenak dituzte (% 20 baino gutxiago).

Esleitutako etiketak:


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus