AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

elearningeuropa.infok plataforma berria atera du

2011.05.16

elearningeuropa.info-k, hezkuntza eta teknologia arloko Europa mailako erreferentziazko atariak, 2011ko maiatzaren 12an jarri zuen martxan plataforma berria, diseinutik eta eraikuntzatik erabiltzailearengan oinarrituta, eta komunikatzeko, partekatzeko eta eztabaidatzeko tresna parte-hartzaileekin.

Plataforma berria diseinu eta plangintza zainduaren emaitza da, elearningeuropa.info taldeak urtebetez egindakoa, erabiltzaileen eskaeretara egokitutako irtenbide teknologikoen garapena oinarri hartuta, eta ideia-fluxu eta elkarreragite handiagoa ahalbidetzeko asmoz.

Europako Batzordeak duela bederatzi urte abiatu zuen elearningeuropa.info ataria, teknologia bidez hezkuntza eraldatzen laguntzeko. Plataforma 21 hizkuntzatan dago eskuragarri, eta foro giltzarria bihurtu da ideiak sortzeko eta aurkezteko.

Gaur egun, elearningeuropa.info-k 35.000 erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta, eta hilean batez beste 16.000 bisita izaten ditu. Erabiltzaile kopuru handi horri esker, atariak aukera handiak eskaintzen ditu ikerlarien, profesionalen, ikasleen eta Europako arduradun politikoen artean informazioa eta ideiak ikertzeko eta trukatzeko. Abangoardiako kode irekiko azken teknologia erabilita bultzatuko dute ataria berriz, gainera: edukien kudeatzaile berria (CMS) “Drupal” saritua oinarri hartuta garatu dute.

Atal berrien artean, atariak blogak sartuko ditu, iritziak eta ezagutzak adierazteko aukera eskaintzeko, baita telebista-kanal bat ere; horri esker, toki berean, bideo garrantzitsuenak ikusi ahal izango ditugu hezkuntzari nahiz teknologiari buruzko kalitate altuenarekin.

Gainera, laneko taldeak eta komunitateak sortu ahal izango dira intereseko gaien inguruan, eta publiko zabalagoari edukiak erakusteko eremu pribilegiatuak erabili ahal izango dira. Komunitate horiek eremu ezin hobea dira sorkuntzan elkarrekin aritzeko eta ideiak trukatzeko.

Esleitutako etiketak:


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus