AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Kosmodisea, kultura ekintzailea bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena datorren kurtsoko edizioari hasiera eman dio

2011.07.14

Pasa den maiatzaren 6an, 2010-2011 edizioko Kosmodisea ekimenaren amaiera-ekitaldia ospatu zen Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian.

Ekitaldiaren helburua izan da, ekimen honetan parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiek (batez ere ikasle, irakasle eta heziketa-zentroek) azken hilabeteetan egindako lan bikaina aintzat hartzea eta aurtengo edizioko irabazleak ezagutzera ematea. Horretaz gain, Kosmodisearen datorren 2011-2012 kurtsoko edizioari hasiera eman zitzaion.

Sormena, berrikuntza eta aldaketarako jarrera positiboa, autokonfidantza eta gizarte erantzukizuna, besteak beste, sustatzeko helburua izan da Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak hezkuntza arlorako baliagarri izango den Kosmodisea ekimen pedagogikoa garatzen ari da duela urte batzuk.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak martxan duen Kosmodisea proiektuaren helburu nagusia unibertsitatetik kanpo dauden beste hezkuntza mailetan kultura ekintzailea eta digitala sustatzea da.

Kosmodisea, talde-lanaren bidez, ekintzailetasunari dagozkion balioak (sormena, norberaren buruagan konfiantza, ekimena, esklusibotasuna, malgutasuna, talde-lana, tolerantzia, analisirako gaitasuna, lidergoa...) garatzen dituen ekimena da, bai eta kultura ekintzailearen gaitasun eta trebetasunak ere (gizalegezkoa, hizkuntzalaria, digitala, teknologikoa, zientifikoa, soziala).

Horretarako talde parte-hartzaileek kultura digitalaren teknologia aurreratuak erabili behar dituzte; horien artean, blogak, audioak, irudiak eta bideoak editatzeko programak, simulatzaileak, webquest metodologia eta beste hainbat tresna gehiago. Era berean, azken urteetan berritasunak barneratu dira, horien artean, Youtube edota Twitter bezalako erremintak.

Esleitutako etiketak:


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus