AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

2030ean lan egingo duten pertsonak: harremanen kudeaketa, autonomia eta IKTen erabiltzaileak

2019.01.09

CEDEFOPen iritziz biztanleria europarraren prestakuntza-maila hobetzen jarraituko du hurrengo hamarkadan (2030). Zehazki, hiru pertsonatik batek goi-mailako ikasketak izango ditu (%32,9) eta gehien haziko den taldea izango da (% +2,4). Aldiz, bostetik batek oinarrizko ikasketak edukiko ditu (%21,0), beherakorra den pisu batekin (% -2,3).

Baina, batez ere, trebetasunen eta eginbeharren bilakaera azpimarratzen da 2015 eta 2030 artean, eginkizun fisikoetan beherakada eta, aldiz, eginkizun intelektualetan eta lan-munduan sozializatzearekin loturikoetan gorakada izango da

Talde honen barruan, goraipatzen dira barne kudeaketa esparruetako trebetasunak, esparru komertzialean eta bezero eta hornitzaileekin lotuta daudenekin batera (jarrera proaktiboak, adierazpen-izaera, aurre hartzea eta komunikazioa, etab). Aldi berean, IKTen erabileran gorakada aipatzen da, autonomia handiagoa ahalbidetuz.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus