AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Emakumezkoen matrikulazioa esparru industrialeko LH zikloetan igo da 2018-2019 ikasturtean (%14,7)

2018.12.05

Lanbide Hezkuntzako (LH) matrikulazioak hobetze jarraitua erakutsi du eta 2018-2019 ikasturtean 41.765 matrikulatuetara iritsi da eta, horien erdia inguru goi mailako LHri dagokio (%52,9).

Gipuzkoan LHn matrikulatu den ikasleria 15.448koa izatera iritsi da eta EAEko LH matrikulazio osoaren %37,0a suposatzen du. Gainera, goi mailako LHren matrikulazio ehuneko altuena dauka (%55,8) eta baxuena Oinarrizko LHn (%7,8).

Generoaren arabera aztertuz (soilik EAErako), ikusten da matrikulazioa bi kasuotan hazten dela (% +4,2 emakumezkoetan eta % +2,8 gizonezkoetan). Hala ere, ikasleriaren zati handiena gizonezkoa izaten jarraitzen du (%65,7).

Arraila, batez ere, ezaguera esparruaren araberako banaketaren ondorio da. Horrela, LH industrialeko zikloetako matrikulazioaren %90,8a gizonezkoei dagokie, emakumeen presentzia eskasarekin. Aitzitik, zerbitzuen LH zikloetan banaketa parekatuagoa da (%53,2a emakumeak dira).

2018/19 ikasturtean, emakumeek hazkunde handiagoa izan dute ziklo industrialetan (% +14,7) gizonekin alderatuz (% +3,5). Beraz, indartu egiten da kolektibo hau LHra erakartzen jarraitu beharra.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus