AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Udan ere ikasi: irekia dago atzerrian ikasteko 533 hizkuntza-bekatako bat eskatzeko epea

2018.11.21

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzerrian ingelera, frantsesa edo alemaneko ikastaroak egiteko 533 diru laguntzetako bat eskatzeko epea ireki du.

Hiru asteko iraupena duten ikastaroak, DBH 3 eta 4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduak daude eta 2019ko udan egingo dira Irlanda, Erresuma Batua, Alemania edo Frantzian.

Parte hartzaileek bete beharreko baldintzei dagokienez, 2019an gehienez 19 urte betetzea eta aukeratutako hizkuntzan gutxienez 7koa nota izatea daude, beste batzuen artean. Tokien banaketa hezkuntza mailen eta familien egoera ekonomikoaren arabera egingo da.

Bestalde, pertsona parte-hartzaileek ordainketa bat egin beharko dute parte-hartzeagatik. Horrela, 1. tarteko ikasleak (ikaskuntza beka jaso dutenak azken ikasturtean) 170€ ordaindu beharko ditu, eta gainerakoak (2. tartea), 680€.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus