AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikastea eta berrikastea etorkizuneko enpleguaren gakoak dira

2018.11.07

Munduko Ekonomia Guneko Ekonomia eta Gizarte Berria Zentroak “Lanbideen etorkizuna” txostena burutu du, arreta ezarriz 2018-2022 denboraldian aldaketa teknologikoak enpleguan edukiko duen eraginean.

Emaitzak 313 enpresa-talderi egindako galdeketa (zuzendaritza eta giza baliabideak) batean oinarritzen da, 15 milioitik gora enplegu suposatzen dutenak mundu osoan (20 herrialde).

2018 eta 2022 artean, enpleguaren aldaketaren 12 gakoetatik azpimarratzen dira:

• Enplegu eta profil berriak aldaketa teknologikoari aurre egiteko (big data, automatizazioa, robotizazioa, etab.)
• Lortutako prestakuntzen eta trebetasunen denbora iraupenaren galera, eranste teknologikoaren bizkortze egoera batean.
• Berrikaskuntza eginbehar kolektibo bat bezala: pertsonen erdiak baino gehiagok bere ezaguera eta ahalmen pertsonal eta emozionalenak egokitu beharko ditu.
• Ikaskuntza eta prestakuntza arrakalari estrategia desberdinen bitartez aurre egingo zaio: prestakuntza plan zehatzak eta kanpo-kontratazio estrategiak.
• Pertsonen prestakuntza eta egokitze estrategiak, non lehenetsi egin beharko den berrikaskuntzaren eta ezagueren hazkundearen artean.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus