AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Donostia WeekINN: ikaskuntza eta berrikuntza sustatzeko eta talentua erakartzeko astea

2018.10.23

Urriak 22tik 26ra doan astean zehar Donostia WeekINN Berrikuntzaren Astearen bosgarren edizioa egingo da, Donostiako Sustapenak antolatua. Ekitaldiaren helburua da nazioarteko izaera bat ematea hiriaren ikaskuntza, berrikuntza eta talentua sustatzeko estrategiari, hiriaren aldaketa, hazkunde eta kohesioaren motore gisa.

Ekimenaren baitan 50 jardueratik gora eskainiko dira hiri osoko 30 egoitzetan eta bertan nazioarteko adituak eta enpresak bilduko dira. Jorratuko diren gaiak anitzak dira: gazte ekintzailetza, talentua, ikaskuntza, berrikuntza kirolean, etab.

Jarduera artean azpimarratu behar da asteazkena 24an egingo den nazioarteko hitzaldia, non Oslo, Helsinki, Utrecht eta Donostia hirietako ordezkariek azalduko dituzte talentua erakartzeko eta atxikitzeko euren estrategiak, hiriek teknologiarengatik apustu egin dezaten.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus