AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

WFCP: mundu mailan lanbide heziketaren etorkizuna Donostian definituko da 2020an

2018.10.17

Berriki Melbournen Munduko Eskola eta Zentro Politeknikoen Federakundearen (WFCP) Batzarra ospatu da. Erakundea prestakuntza eta heziketa teknikoa eta profesionala eskaintzen dituzten erakundeak koordinatzeko munduko sarea da.

Kongresua “Etorkizuneko trebetasunak, orain” lelopean egin da eta 600 hezitzaile, arduradun politiko eta hezkuntza-buru bildu ditu, beste gauzen artean, Lanbide Heziketaren azken joerak eta jardunbide hoberenak aztertzeko helburuarekin, trebakuntza profesionala eta teknikoa sustatze aldera.
 
Hurrengo WFCP kongresua (2020) Donostian egingo da eta garrantzia berezia izango du Europak 2010-2020rako helburuen betetze-maila aztertuko duelako eta aukera berria izango delako EAEko Lanbide Heziketa eredua munduari ezagutzera emateko.
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus