AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Unibertsitateko ikasleen erdia baino zerbait gehiago emakumeak dira, Zientzia eta Teknologian izan ezik

2018.09.19

2016/2017 ikasturtean behera egin du unibertsitate mailako matrikulazioak Gipuzkoan (-%1,7; -402 matrikula) eta EAEn (-%0,7; 544 matrikula). Eta, graduko ikasketen matrikulazioaren garrantzia bermatzen da, matrikulazio guztiaren %91a eta %85a suposatzen dutelarik, hurrenez hurren.

Gipuzkoako graduko ikasketen matrikulazioari dagokionez, erdia baino gehiago Gizarte zientziak eta zuzenbideko zientziak dira (%51,6) eta, heren bat, Ingeniaritzak eta arkitektura (%31,8), gainerako esparruek pisu erlatibo txikiagoa dute, Lurraldeko eskaintzarekin bat eginez.

Emakumeen presentzia erabakigarria da esparru guztietan, gradu teknikoetan izan ezik (%29,3). Gipuzkoan eskaintzen diren 52 graduetatik 20etan (9.315 matrikula), matrikulen erdia baino gehiago emakumeei dagokio, haur hezkuntza (%91) eta erizaintza (%86) nabarmenduz. Aldiz, beste 20 gradutan (3.728 matrikula), emakumeen kuota %35 baino baxuagoa da eta gehienak ingeniaritzako graduak dira (15).


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus