AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EAEko 30 eta 364 urte bitarteko biztanleen %46,1ak goi mailako ikasketak ditu

2018.09.12

EBko 2020 Estrategian jasotako adierazle bat 30 eta 34 urte bitarteko biztanleen gutxienez %40ak goi mailako ikasketak izan behar dituela jasotzen du. 2017 urtean adierazle honen tasa EB-28rako %39,9an kokatzen da, balio altuagoekin Lituanian (%58), Irlandan (%53,5), Suedian (%51,3) edo Danimarkan (%48,8) baina oraindik nahiko baxuak Errumania (%26,3), Italia (%26,9) edo Hungarian (%32,1).

EAEn 30 eta 34 urte bitarteko pertsonen %46,1a goi mailako ikasketak ditu eta 2009 urtea geroztik 2020 Estrategiaren helburua betetzen da. Emaitzak hezkuntza maila nahiko altua dela adierazten du eta ikasten jarraituko duen biztanleria heldurako oinarriak ezartzen ditu, ikasketa maila altuagoak dituzten pertsonak etengabeko ikaskuntzako jardueretan parte hartze tasa altuagoa baitute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus