AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskal LH eredua: nazioartean erreferentzia den praktika ona

2018.09.08

Donostian ekainean egindako “Anticipating the Future” nazioarteko kongresuak 45 herrialdeetako lanbide heziketako 1.500 aditu bildu zituen. Kongresuan nazioartean erreferentziazko ekimenak diren praktika onak aurkeztu ziren.

Euskal LH ereduak etekin handiko zikloak aurkeztu zituen, 2013/2014 ikasturtetik aurrera ikaskuntza metodologia parte-hartzaileak barneratzen dituztenak, informazioaren analisian, talde lanean eta sormenezko arazoen konponketan oinarritzen direnak, azken helburua ikasleek prototipoak diseinatzea delarik.

Programa hauek dagoeneko 52 zentrotan daude ezarriak eta 5.600 ikaslek hartzen dute parte, LH programa guztien %30a suposatuz (%70eko helburua dago 2020rako). Horrela, LH sistema profil profesional berrien eskarira moldatzen da, eduki zein metodologian.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus