AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hirikilabs: kultura librea, ikaskuntza eta ezagutza partekatua

2018.09.04

Hirikilabs Plaza teknologia edo/eta kultura digitalaren esparruan partekatutako ikaskuntzarako erreminta da. Teknologiaren erabilera sortzailea, kritikoa eta soziala oinarritutako ikerketa eta ikaskuntzako proiektuak diseinatzean eta garatzean datza: erabilera eta euskarri berriak, prozesuak erraztu, eskuragarriak bihurtu, egunerokotasunean erabili daitezkeen teknologiak garatu.

Proiektuak irekiak izan beharko dira, prozesuan zein emaitzetan, horretarako lantegi, hitzaldi edo internet bidez egin behar dira (blog, webgune, tutorialak).

Proiektuak aurkezteko epea 2018ko irailaren 20a arte irekita egongo da eta 27an aukeratutako proiektuen zerrenda argitaratuko da.

2015 urtean Hirikilabs martxan jarri zenetik 16 talde irekik kudeatu dituzten 31 jarduera desberdin antolatu dira.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus