AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Learning at Work Week: Britaniar enpresen urteko hitzordua ikaskuntzarekin

2018.07.18

“Learning at Work Week” (“Lanean Ikasteko Astea”) Erresuma Batuan 1999.etik urtero antolatzen den ekimena da. “Campaign for Learning” ongintza-erakundeak antolatua, ekitaldiaren helburua ikaskuntzak eta garapenak lanean egiteak duten garrantzia eta onurak azpimarratzea da.

Ikaskuntza hedatzeko ekimen bat da, non aste batean zehar edozein tamainako zein sektoreko enpresa britainiarrek ekitaldiak, lantegiak eta jarduerak burutzen dituzten euren langileriei zuzenduak. Enpresek askatasuna dute euren negozioei eta langileei hoberen egokitzen diren ikaskuntza jarduerak antolatzeko.

Aldi berean, erakunde parte-hartzaileek sostengua eta arreta jasotzen dute antolatzailearen eskutik. Hau da, enpresa askorentzat ekitaldia aldaketarako katalizatzailea da pertsonen ikaskuntzarekin eta konpetentziekin duten konpromisoa indartzeko.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus