AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Axular Taldea hirugarren geratu da CanSat minisateliteen lehiaketaren final europarrean

2018.07.14

Berriki, CanSat minisateliteen lehiaketaren final europarra ospatu da. Lehiaketa, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoena, Europar Agentzia Espazialak (ESA) bultzatua.

Ekimenaren helburua ikasleek lata baten tamainako satelite bat sortzea da eta, prozesuan, ikasketa urteetan zehar jasotako ezaguerak aplikatzea, horrela ikasleek lehen eskutik CanSat baten ikasketa, diseinu eta fabrikazio prozesuak ezagutu dezaten bilatzen da ere.

Diseinatu eta egin ondoren, aparatua kohete baten bidez jaurtitzen da eta, jaitsieran, aldagai sorta bat neurtu behar du, ondoren kalte esanguratsurik jasan gabe lurrartzeko.

Azken edizio honetan, Azores uharteetan ospatu dena, Axular CanSat Taldea donostiako taldeak hirugarren postua lortu du 19 talde parte-hartzaileen artean, pilota baten bidez lurraren gogortasuna neurtzen duen eta leku bat misio espazial batek lurrartu dezan ea aproposa den zehazten duen satelite batekin. Talde donostiarrak Espainia ordezkatzen zuen, behin estatuko finalean lehen postua lortu ondoren.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus