AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

STEAM Estrategiaren aldeko apustua egin du Euskal hezkuntzak: ikaskuntza zientifiko- teknikoak + giza- ikasketak

2018.07.07

Eusko Jaurlaritzak STEAM Euskadi Estrategia aurkeztu du, hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzea, bokazio eta asmo profesionalak piztea eta dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea helburua duena.

 
STEAM Hezkuntzak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak barneratzen ditu, artea eta humanitateekin lotuak. Gazteek beharrezkoak diren oinarrizko konpetentziak eskuratu ditzatela eta diziplina hauen jakintza-maila geroz eta handiagoa izango duen lan-merkaturako prest egon daitezela bilatzen da.

STEAM hezkuntza izateko ondorengo ezaugarriak betetzea beharrezkoa da:

- zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika artea eta humanitateekin lotuta bateratzailea izan behar du
- zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatu behar ditu
- ikasleak ahaldundu behar ditu erantzukizunez gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten
 
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus