AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoak EAEn prestakuntza bonifikatuan parte hartzen duen soldatapeko pertsonen %30,7a ematen du

2018.06.27

Gizarte Segurantzaren bonifikatutako prestakuntzari buruzko datuen arabera, Gipuzkoan 64.188 pertsonek parte hartzen duten euren enpresetan mota honetako prestakuntzan (2016), eta EAEn ikasten duten pertsona guztien %30,7a ematen du. Modu honetan, soldatapeko pertsonen %28,8ak parte hartzen du Gipuzkoan prestakuntza bonifikatuan.

Parte-hartze hau kualifikatzeko, EAEko datuek (2017) erakusten dute soldatapeko pertsonen %28,4ak prestakuntza bonifikatuan parte hartzen dutela, pisu handiagoarekin gizonezkoen artean (ehuneko +13,9 puntu gehiago), parekatzeko joera badu ere. Gainera, 36-45 urteko adin-taldea da EAEn pertsona parte-hartzaile gehienak ematen dituena (%37,4).
 
Bestaldetik, parte-hartzen duten enpresen %65,5a tamaina txikikoak diren arren, parte-hartzaileen %60,7ak 100 enplegu eta gehiagoko enpresetan prestatzen da. Azkenik, EAEn parte-hartzaile bakoitzeko batez besteko prestakuntza-orduak (16,7) gehiago dira estatu mailakoarekin alderatuz (15,9).
 
Informazio gehiago Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks-Dokumentuak serieko 60. txostenean jasotzen da, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak (Gipuzkoako Foru Aldundia) sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen dena.
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus