AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EAEko ikasten edo lana egiten ez duen biztanleria gaztea (NINI) %6,4koa da, 2012koaren ia erdia

2018.06.06

Eurostatek lanik egiten ez duten eta ikasten ez duten (NINI) 15 eta 24 urte bitarteko gazteen inguruko adierazlea argitaratu du, eskualde mailan (NUTS 2).

2017. urtean EAErako adierazle honen emaitzak ikasten eta lana egiten ez duten 15 eta 24 urte bitarteko pertsonak biztanleriaren %6,4a dira, etengabe beherantz doan profil batekin, batez ere 2012tik. Horrela, EAEko NINI biztanleriaren proportzioa ia erdira gutxitu da bost urtetan (ehuneko -5,4 puntu).
 
Adierazle hau %10,9koa da EB-28an eta %13,3koa Espainian. Izan ere, adierazle honetan emaitza hoberena Herbehereak eskuratzen dute (%4) eta EAE aukeratutako herrialdeen artean laugarren postuan dago. 
 
Orokorrean, herrialde guztiek hobetu dute adierazle honetan erregistratutako emaitzak, etengabeko gutxitzeekin (datu okerragoak zituzten orain dela urte batzuk) edo nolabaiteko egonkortasunarekin bilakaera hobea azalduz. Bilakaera okerrena Italiak dauka, ezer hobetu gabe eta tasa oso altuarekin. 
 
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus