AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Unibertsitatea-Enpresa Estrategia: euskal unibertsitateek 22 titulu dual eskaintzen dituzte dagoeneko

2018.06.02

Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitatea-Enpresa Euskal Estrategiaren markoan, Hezkuntza Sailak eta Unibasq-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak) 2018-2019 ikasturte akademikoan hiru euskal unibertsitateetan eskainiko diren 22 gradu unibertsitario eta master unibertsitario dualak aurkeztu dituzte.

Estatuan hau da Dual aitortza ematen duen lehen deialdia, ikaskuntza lan esperientziarekin bat egitearen Europako politika nagusien gomendioekin bat datorrena. Eskaintza 15 graduk eta 7 master unibertsitariok osatzen dute eta 370 ikasle inguruk eredu hau aukeratzea aurreikusten da.
 
Titulazioa dualtzat hartzeko kredituen gutxiengo bat enpresetan prestakuntza praktikora bideratua egon behar da (%25-50 graduetan, %40 masterretan) eta enpresak ikaslea ordaindu behar du. Univasq-ek egiten du titulazio dualaren akreditazioa.
 
 
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus