AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gain-kualifikazioa eta trebetasunetan doikuntza eza, hobetu beharreko alderdiak

2018.05.16

Berriki ELGAk argitaraturiko txosten baten arabera, Espainiak langabetuei bideratutako sostengua indartu beharko luke, hezkuntza eta lan-hezkuntza aukera gehiago eskaintzearekin batera.

Txostenak, beste gauzen artean, agerian uzten du konpetentzien eskariaren polarizazioa handiagoa dela gainontzeko bazkideekin alderatuz, lanpostu gehienek hezkuntza maila oso baxua edo oso altua eskatzen baitute. 
 
Beste alde batetik, goi mailako ikasketak dituztenen biztanleria hazi bada ere, enplegatutako pertsonak gain-kualifikatuak daude burutzen duten lanarentzako. Gainera, honi gehitzen bazaio helduen heren batek baino gehiagoren enpleguak ez duela loturarik euren ikasketekin, gizabanakoa eta gizartearentzat kostu bat suposatzen du.
 
Azkenik, biztanleria langabearen prestakuntza eta lan-bilaketaren laguntzara bideraturiko laguntza erlatiboki baxua da Espainian (langabezia altua egon arren), eta lan-zerbitzu publikoa bitarteko gehiagoren beharrarekin aurkitzen da, gaur egun 721 lan-eskale baitaude lan bilaketa teknikari bakoitzeko. 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus