AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Zeintzuk dira Gipuzkoako enpresek gehien eskatzen dituzten ikasketak eta profilak?

12.05.2018

Adegik argitaratutako “Enplegu eta Profil Profesionalen Beharren Inkesta”-ren emaitzek Gipuzkoako enpresen enplegu eta kontratazio aurreikuspenak eta gehien eskatutako prestakuntza-profilak azaltzen ditu, besteak beste.

Gehien eskatzen diren profilen bi heren unibertsitate mailako (%33) eta Goi Mailako Lanbide Heziketako (%30) ikasketak dira. Gainera, gehien eskatzen diren unibertsitateko espezialitateak STEM ikasketak dira, eta hauen artean, ingeniaritzak. 
 
Goi mailako Lanbide Heziketako ziklo eskatuenak fabrikazio mekanikoa (%26); elektrizitatea eta elektronika (%23); eta administrazioa, merkataritza eta marketina (%23) dira.
 
Bestalde, jarrera (%85), ikasketak (%69), aurreko lan-esperientzia (%50) eta jarrera proaktibo eta positiboa (%51) dira enpresek gehien baloratzen dituzten gaitasunak pertsonak kontratatzerako orduan.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus