AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako pertsona helduen heren batek ikaskuntza ez formaleko jarduerak egiten ditu

2018.04.25

Gipuzkoako pertsona helduen (25 eta 74 urte bitartean) %41ak azken hamabi hilabeteetan ikaskuntza formaleko edo ez-formaleko jardueraren bat egin dute.

Zehazki, biztanleriaren %10ak ikaskuntza formaleko jardueraren bat egin du azken hamabi hilabeteetan. Bestalde, %35,9ak ikaskuntza ez-formaleko jardueraren bat egin du azken hamabi hilabeteetan.
 
Pertsona gazteak neurri handiagoan hartzen dute parte ikaskuntza formaleko jardueretan, motibazio nagusia titulazio bat lortzea izanik.
 
Ikaskuntza ez formaleko jardueretan parte hartzea arrazoi pertsonalengatik edo profesionalengatik ematen da, beti ere pertsonen adinaren, ikasketa mailaren eta lan egoeraren arabera.
 
Informazio honen inguruan gehiago sakontzen da Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 58. txostenean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen dena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus