AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Cork: pertsona guztiei irekia den ikaskuntzaren jaialdia

2018.04.21

Life Long Learning Cork Festival erakunde publiko eta pribatu sorta zabal baten elkarlanetik abiatutako ekimen bat da, Corkeko herri mailako botereetatik gidatua.

2018an 15. edizioa ospatu da (martxoak 19 eta 25) helburu argi bat mantenduz ekimenaren hastapenetik: ikasteko erreserbaturiko espazio bat pertsonen eta tokiko erakunde publiko eta pribatuen agendan kokatzea, ikaskuntzaren prozesua eta edukia balioan jarriaz, adinaren eta jakinduriaren oztopoak gaindituz ikastearen ekintzaren beraren aurrean.
 
Life Long Learning Cork Festival-ek pertsona guztiei zabaldutako 500 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu, formatu erraz, arin eta irisgarri batean, ikasten den bitartean gozatzea erraztu dezan. Gainera, erakusleiho bezala izan dadila, hiriak eskaintzen duen ikaskuntza eskaintza zabala erakusteko.
 
Aipatzeko: 2015ean, Cork-eko hiriak “Learning City Award” aintzatespena jaso zuen Unescoren eskuetatik, 2004. urtetik bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sendotu eta garatzeko ekimenak bultzatzeagatik.
 
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus