AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Basque Talent Observatory: enplegurako behar diren trebetasunak ezagutu

2018.04.18

“Basque Talent Observatory”-a plataforma digitalak euskal lan merkatuan eskatuenak diren prestakuntza altuko profilei buruzko informazioa eskaintzen du, momentu oro EAEko enpresetan beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasunen analisian oinarrituz.

Big Dataren analisiaren bidez iturri ugarietatik (enplegu webguneak, enpresak…) informazioa bildu eta jakintza-banku bat eraikitzen du erakundeetako konpetentzien eta tekniken inguruko beharrei buruz, eskatzen duten profil profesionalaren eta jakintza motaren argazki zehatz bat eskainiz. 
 
Erreminta erabilgarri bat bezala planteatzen da, enplegutasunera eta pertsonen prestakuntza eta gaitasunak hobetzera bideratuta dagoena. Adibidez, plataformaren arabera, gaur egun enpresek gehien eskatzen dituzten gaitasun transbertsalak aldaketetara egokitzeko gaitasuna (norbanakorena) eta hizkuntzen ezaguera eta gaitasun digitalak dira. 
 
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus