AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

KZgunean trebatzen diren pertsonen erdia baino gehiago emakumeak dira

2018.04.07

2017 urtean zehar KZgunea sareak 45.242 erabiltzaileei eman zien arreta, 2016 urtean zehar baina %15 gehiago (39.373). KZgunea Euskadiko herritarren artean alfabetizazio digitala sustatzeko sortu zen zentroen euskal sarea da eta guztira 252 zentro dauzka EAEn (%33a Gipuzkoan); eta IKTn Internet nabigazioa, etab. prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditu.

Erabiltzaileen generoari erreparatuz, erdia baino gehiago emakumeak dira (%57), modu honetan Euskadin genero-arrail digitala murrizten lagunduz. Eta adin-taldearen arabera, erabiltzaileen erdiak (%50) 36-55 urte ditu.
 
Eskainitako ikaskuntzari dagokionez, KZguneak 7.833 ikaskuntza jarduera burutu zituen, 30.846 pertsona trebatuz. Kasu honetan ere, trebatutako pertsonen artean emakumeak izan ziren gehiengoa (%59,2), eta eskari gehien eduki zuen ikaskuntza-mota aurrez aurrekoa izan zen (ikaskuntza jaso zuten guztien %84,4a suposatuz).
 
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus