AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Prestakuntzan parte hartzea hazi da: enpresa gehiagok eskaintzen dute eta pertsona gehiagok ikasten dute

2018.04.04

Enpresan Enplegurako Lanbide Heziketaren azken Inkestaren arabera (2015), enpresen %73,3k prestakuntza eskaintzen diete euren langileei, 2010ean baino 8,3 puntu gehiago (%65). Enpresei (gutxienez bost enplegu) egiten den inkesta (bost urtez behin egiten da) honek enpresetan ematen den langileen prestakuntzaren aldagaiak aztertzen ditu.

Prestakuntza jardueretan parte hartu duten langileak %52,2raino hazi da 2015ean (2010ean %45,4a). Generoaren ikuspuntutik, emakumeen parte hartzea baxuagoa izan da (%50,1) gizonezkoekin alderatuz (%53,7).
 
Parte hartzeak gora egin arren, partaide bakoitzak prestakuntzari eskaintzen dion orduen batez bestekoa jaitsi egin da: 2010ean 27,6 ordu izatetik 2015ean 25,3 izatera (ehuneko -2,3 puntu).
 
Azkenik, prestakuntza jarduerak eskaini ez dituzten enpresek euren langileek prestakuntza maila egokia dutela adierazi dute (hauetako %86,5etan) eta langileen lan karga altuak parte hartzea galarazten duela (%59,9etan).
 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus