AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskal talde bat FIRST LEGO League-n Europako finalean

2018.03.14

Pasa den asteburuan FIRST LEGO LEAGUEaren (FLL) estatuko finala ospatu zen Logrońon (Errioxa), non Estatu osoko 55 ekipok parte hartu duten lehiketa euren robot eta proiektu zientifikoekin FLLren Europa eta AEBtako nazioarteko lehiaketetan leku bat irabazteko intentzioekin.

Parte hartu zuten lau euskal taldeetatik, Burgeluko (Araba) Landederros Gamberros taldeak Inspirazioaren Lehen Saria irabazi zuen eta ekainean Tallinen egingo den (Estonia) Europako finalerako sailkatu zen, dutxako ura berrerabiltzen duen zisternaren ideiarekin eta 30.000 litro ur aurreztea proposatzen duena. Bere aldetik, Portugaleteko (Bizkaia) Edurobotic 2003 taldeak Programazioan 2. Saria eskuratzea lortu zuen.
 
FLL nazioarteko hezkuntza programa bat da  gaztetxoen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea helburu duena. Aurten garaitu beharreko erronka “Hydro Dynamics” zen, taldeek dena ikas zezaten gizakiaren uraren zikloari buruz. 

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus