AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Erronka: Emakumezkoak industria esparruko Lanbide Heziketako zikloetara erakarri

2018.02.24

Heziketa Teknikoko Ikastetxeen Elkartea (HETEL), EAE mailako 23 LHko zentro biltzen dituen elkarte bat da. 2016-2017 ikasturtean 3.244 ikasle graduatu ziren, %80ko batez besteko laneratze tasarekin. Gainera, %14,2ak LH Dualeko programetan parte hartu zuen.

Generoaren araberako aukeraketa antzematen da, eta, esparru industrialak dira gizonezkoen tasa altuena mantentzen dutenak. Hain zuzen, esparru hauetan barneratzen dira laneratze maila altuenak dituzten zikloak (kasu batzuetan %100a) eta ikasle graduatu gehien dituztenak eta emakumezkoen presentzia baxuarekin.
 
Bestalde, emakumezkoen parte hartze maila altuena duten esparruak zerbitzu edota zaintzarekin daukate zerikusia. Horietan barneratzen diren zikloak, askotan, laneratze maila baxuagoa dute eta ikasle graduatu gutxiago dituzte.
 
Hortaz, datu globalen arabera, LHko zikoetako ikasle graduatuen profila gehien bat mutilak direla baieztatzen dute (%65).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus