AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikasenpresa, kultura ekintzailea sustatu enpresa sorkuntzaren bitartez

2018.02.05

Zazpigarren urtez jarraian, kultura ekintzailea sustatzeko Eibarren antolatu den Ikasenpresa azokan elkartu da. Betan 1.700 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte eta gelan, Ikasenpresa programaren barruan, garatutako produktu eta zerbitzuak aurkeztu dituzte.

Jardunaldian zehar Euskadi osoko Lanbide Heziketako 78 ikastetxe desberdinetako 317 proiektu aurkeztu dira. Proiektuetako gaiak asko eta oso ezberdinak izan dira: 3D inpresioa, ostalaritza, aplikazio informatikoak, bideojokoak, prototipo industrialak, arotzeria, bitxigintza, turismoa, kosmetika naturala, edo ile apaindegi eta estetika arlokoak, besteak beste.

Ikasenpresa programa ekintzaile kultura sustatzea du helburu eta horretarako enpresa-sorkuntza erabiltzen da ikaskuntza-tresna gisa. Ikasleek lan-merkatu aldakorrari aurre egiteko beharrezkoak diren konpetentziak garatzeko aukera dute, eta auto-enplegua ere aukeren artean ikus dezaten sentsibilizatzen ditu gazteak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus