AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikasketa maila, erabakigarria ikasten jarraitzeko jarreraren aurrean

15.12.2017

“Ikasten duten pertsonak eta hauen ikaskuntza maila” txostenak Gipuzkoako pertsona helduen jarduerak jasotzen ditu, ikaskuntzako jardueretan duten parte-hartzeari lotuta eta beti ere eskuratutako ikasketa mailaren ikuspegitik begiratuta. Bertan jasotako ondorio nagusiak honakoak dira:

- Goi mailako ikasketak dituzten pertsonen %59,3k ikaskuntzako jardueretan hartu du parte azken urtean zehar.
- Ikasketako jardueretan parte hartzen ez duten pertsonetatik, herenak baino zertxobait gehiagok (%39,3) adierazi du jarduera hauek lan ordutegiarekin bateragarriak ez direla.
- Eta, argi dago, etorkizunean ikasten jarraitzeko jarrera handitu egiten dela lortutako prestakuntza mailarekin batera

Dokumentu hau Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 55. txostena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen dena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus