AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak, 2017

2017.12.07

Aurkezten den dokumentuak Gipuzkoako pertsona helduek 2017an bizitza osoan zehar ikaskuntzako jardueretan duten parte hartzearen inguruko adierazleak aurkezten ditu:

- Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-74 urte) %40,7ak etengabeko ikaskuntzako jardueretan hartu du parte, gizonezkoek parte hartze altuagoa dutelarik (%42,8 eta %38,7; emakumeak eta gizonak).
- Etengabeko ikaskuntza gutxitzen joaten da adinak gora egiten duen heinean. Horrela, 25 eta 34 urte eta 35 eta 44 urte arteko biztanleriaren erdiak baino zertxobait gehiagok hartzen du parte ikaskuntzako jardueretan eta hamarretik batera gutxitzen da 65 eta 74 urte bitarteko pertsonen artean.
- Ikasketa maila altuena duten pertsonak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan parte hartze tasa altuagoa dute: goi mailako ikasketak dituzten pertsonen %59,3ak ikasten du, %22,5ak ikasten du lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.

Datu hauek eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan Gipuzkoako pertsona helduen parte hartzearen inguruko beste batzuk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren “Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko adierazle gakoak, 2017” dokumentuan jasotzen dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus