AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako

2017.12.01

Hezkuntza pertsona eta gizarte mailan eraldatzeko botererik handiena duen indartzat jotzen dugu. Etengabeko aldaketa soziala, teknologikoa eta harremanetakoa bizitzen duen eszenatoki batean, pertsonak komunikatzeko eta erantzuteko erreminta berriak behar dituzte: elkarrizketa, partekatutako hausnarketa eta akordioa ikaskuntzako modutan aldaketa bultzatzen duten oinarriak dira.

Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako” lelopean, Bilbon egin zen jardunaldiak bi helburu nagusi izan ditu: alde batetik, hezkuntza aldatzeko esperientziak eta bere protagonista nagusiak aurkeztea, eta bestetik, ikastetxeek sustatutako hezkuntza-berrikuntzaren arloko alderdirik adierazgarrienei buruzko gogoetarako eta eztabaidarako espazioa sortzea.

Zuzendaritza taldeak, irakasleak, hezkuntza zerbitzuetako pertsona teknikoak eta unibertsitateko komunitateko adituak hartu zuten parte.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus