AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Industria 4.0 Gipuzkoan: ikasi eta ezagutza partekatu

2017.11.17

Datorren azaroaren 22an 4.0 Industriaren inguruko bi ekintza egingo dira Gipuzkoan. Bi ekitaldi hauen helburua lurraldean ezagutza sarea sortzea, enpresen arteko harremana bultzatzea eta ekintzailetza sustatzea da.

“4.0 Industria, Enpresak eta StartUp-ak” lelopean, Konekta Cafén Mercedes Benz Vitoria enpresak hartuko du parte (Bind 4.0 programa), startup-en aldeko apustua egiten duen programa berrikuntzan gaitasunak areagotzeko modu bezala; eta baita Hupiren esperientzia, Startup (big data).

Formatu informala, irekia eta malgua duen ekintza, informazio mahaietan antolatuta eta berrikuntzaren inguruko esparruetako pertsonei zuzendutako ikaskuntzarako eta eztabaidarako espazioa.

Gainera, Basque Industry 4.0 kongresuko laugarren edizioa egingo da, formatu egituratuago eta klasikoago baten pean, euskal industria ehunaren jarduera berritzailean oinarritutako elkarrizketak, tailerrak eta erakusketak aurkezten dituenak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus