AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Diagnostiko ebaluazioko sistemak, oinarrizkoak hezkuntza sistema hobetzeko

2017.10.26

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EHUrekin batera, “Eskala Handiko Ebaluazioak: PISAren kasua eta beste diagnostiko-ebaluazioak” izeneko jardunaldia antolatu du Donostian, mota honetako ebaluazioek dituzten ezaugarri nagusiez eztabaidatzeko eta hausnarketarako espazioa sortzeko helburuarekin.

Horretarako, hezkuntza komunitatea osatzen duen kidego zabala parte hartzeko aukera izan du, baina baita unibertsitateko komunitatea ere, hezkuntza masterretakoa bereziki.

Jardunaldian, hezkuntza sistemarako ebaluazioek duten funtsezko zeregina nabarmendu da, batez ere hobekuntza planak ezarri ahal izateko eta emaitzak hobetzeko nahiz hezkuntza sistemaren berrikuntzan eragina duten neurriak hartzeko. Adierazi den moduan, “euskal hezkuntza sistema ebaluatzea, hobekuntza ahalbidetzeko ardatz nagusietako bat da gaur, gure hezkuntza sistemaren funtsezko zutabea”.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus