AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lurraldeko enplegagarritasun eta gizarte-kohesioa 2020 urteari begira

2017.10.20

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Plan Estrategikoak enplegu-politika eta inklusioaren aldeko politikaren garapena bilatzen ditu sustapen ekonomiko eta tokiko garapenean oinarrituta ondorengoen bidez:

- susperraldi ekonomikoa zurkaiztuz, enpresen lehiakortasunean, kalitatezko enpleguan eta ikaskuntzan oinarrituz eta enpresetan pertsonen partaidetzaren aldeko apustua eginez, eta,
- ongizate-eredua eta kohesio soziala sendotuz, gizarte-zerbitzuen aparteko sistema batean oinarrituz, herritarren behar garrantzitsuenetan arreta bermatuko dituztenak.

Datorren azaroaren 17an egingo den “Lurraldeko enplegagarritasun eta gizarte-kohesioa 2020 urteari begira” jardunaldiaren helburua, aipatutako estrategia honetan aurrera egitea da. Hori guztia enplegu politiketan eta ekonomia sustapenean, Gipuzkoako laneko merkatuaren etorkizunean, kalitatezko enpleguaren garatzean ohiko enpresak duen paperean, eta, gizarteratzeko eta enplegagarritasunerako arazoak dituzten pertsonentzako garaturiko esperientzia eta praktika onetan arreta jarriz.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus