AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskadiko ekoizpen zientifikoak Estutako ekoizpenaren %6,61a suposatzen du

2017.10.18

Ekoizpen zientifikoa ikaskuntzarako eta ezagutzarako oinarrietako bat da gizarte guztietan. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak Zientzia Euskadin 2017 Txostena aurkeztu berri du. Txostenak Euskadiko emaitza nagusiak bildu ditu, ikerketa arloko langileei, zientziaren finantzaketari, emaitza zientifikoei eta transferentzia teknologikoari dagokienez.

Euskadik estatuan (guztiaren %6,61a) eta munduan duen pisua etengabe hazi da azken hamarkadan zehar. Dena den, munduan gertatzen den bezala, ekoizpen zientifikoa egonkortzeko bidean dagoela esan liteke.

Langileei dagokionez, Euskadin gehitu egin da ikerketa eta garapen arloko jarduerei atxikitako pertsonen kopurua, dedikazio osoko baliokidetasunean (DOB) 12.000 pertsona baino gehiago bilduz. Generoaren ikuspegitik, urtez urte gehiago dira doktoregoa lortzen duten emakumeak gizonak baino. Dena den, kategorien arabera aztertuz gero, senior postu gehienak gizonen esku daude nagusiki.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus