AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lanbide Heziketako matrikulazioak gora egin du Gipuzkoan (%2,5), bereziki Goi Mailako heziketan (%2,9)

2017.10.09

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuak unibertsitatetik kanpoko ikaskuntza mailetako aurrematrikula datuak argitaratu berri ditu. Zehazki, 2017/2018 ikasturterako EAEko Lanbide Heziketako zentroetan 40.650 pertsona aurrematrikulatu dira, aurreko urteko zenbateko berdina errepikatzen delarik (+%0,1; 24 pertsona gehiago).

Gipuzkoak ikasle hauen %34,6a hartzen ditu eta hazi den lurralde bakarra izan da (+%2,5), Araba (-%1,9) eta Bizkaiaren (-%1) beherakadaren aurrean.

Goi Mailako matrikulazioa LH guztiko zatirik handiena suposatzen du hiru lurraldeetan. Zehazki, Gipuzkoan LHn matrikulatutako pertsona guztien %57,0a suposatzen du, erdi mailakoaren (%34,3) eta oinarrizkoaren (%8,7) zifraren aurretik.

Azkenik, aipatu Gipuzkoan matrikulen %59a ikastetxe publikoetan egin direla eta %41a pribatuetan, hiru lurraldeetan mantentzen den banaketa eta publikoak pisu arinki altuagoa izanik Araban (%63).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus